lundi 17 novembre 2014

TALDE LAN HONI BURUZKO ONDORIO TXIKI BAT

33.taldeak, Ibai, Hilario eta Armellek, emeki-emeki lana aurrera eraman dugu eta bidean oztopo edo zailtasunak sahiesten eta gainditzen saiatu gara.
Eskertu nahi genuke noski, Eztizen, gure tutorea izan baita azken hilabete honetan zehar. Eskertzen dugu, ekarpen asko egin dizkigulako, bere proposamenak oso baliogarri izan direlako eta duen esperientzia gurekin partekatu duelako. Milesker!

Lana interesgarria eta baliogarria atzeman dugu, azken finean izango garen irakaslearen perfila eraikitzen saiatu baikara.

Edukiak lantzeaz gain, baliabide berri asko ditugu orain gure esku... eta baliabide horiek etorkizunean asko lagunduko digutela uste dugu, pentsatzen duguna baino askoz gehiago!

Euskarri, adibide, informazio, gehigarri gisa edota denbora pasatzeko pelikula bat uzten dizuegu lan hau borobiltzeko eta azken puntu finala ezartzeko!
Zuek aterako duzue zuen ondorio propioa baina irakasle baten bizipenak kontatzen dituen pelikula honek, informazio asko utziko dizkigula uste dugu, agian lagunduko digu ere etorkizunean topatuko ditugun arazo, duda, zalantza erabaki-hartze eta jokabideak erabakitzeko? ...


Zuen eskura uzten dugu..   "Entre les murs" LAURENT CANTET

Milesker!

Ibai, Hilario eta Armelle
33.taldea

HEZKUNTZA ALTERNATIBOA

Hezkuntza alternatiba batez mintzo da 13 urteko mutil gazte hau.

Hezkuntzaz hausnartzeko oso egokia.. entzun eta pentsa!

Hezkuntza alternatibo bat?

KOMUNIKAZIO ESTILOAK

Pasibo-Pasibo 

Asertibo-Pasibo 

Asertibo-Agresibo 

Asertibo-Asertibo 


Agresibo-Pasibo 

Agresibo - Agresibo 

Bideo hauen bitartez komunikatzeko era ezberdinak agerian eman ditugu, ea argi egoten den!

vendredi 14 novembre 2014

5- ZEIN DA IRAKASLE BATEN IBILBIDE PROFESIONALA?

Egin klik!

3- ZERGATIK IZAN NAHI DUGU IRAKASLE?

Hemen duzue 3. interesguneari erantzuten dion EMAZE bat. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta motibazioari buruz, zalantzak kentzeko baliogarria izango dizuela.

 EMAZE <-- egin klik!

2- IRAKASLE BATEN FUNTZIO ETA ATAZAK

Hona hemen irakasle batek bete beharko lituzken funtzio eta atazak zointzuk diren azaltzen duen EMAZE bat! Klikatu.. eta komentatu!

Bertan hainbat bideo, pelikula zati, grabaketa agertuko zaizkizue. Bisita on!

jeudi 6 novembre 2014

Nor eta nolakoa izan daiteke irakasle bat?

Lehen interesguneari erantzuteko hona hemen erantzunaren zati bat bideo baten bidez azaldua.

Entzun dezagun Max irakaslea!